eu | es

Energia

Gero eta eskualde gehiago dira energia kontsumoan aurrezten ari direnak eta energia berriztagarrien presentzia osatzen duten sistema energetikoa gero eta handiagoa dutenak. Bi erronka hauek, aldaketa klimatikoa sortzen duten berotegi efektuko gasen murrizketa lortzeko balio izango dute.

Horregatik, politika energetikoak energiaren zentzuzko erabilera sustatzera bideratu behar dira, baita efizientzia energetikoa bultzatu eta energia berriztagarriak sustatzera ere. Proposamen hauek, gakoestrategikomoduan hartu ezkero, bertako  ekonomiarentzat eta ingurumenarentzat onuragarriak izan daitezke, faktura energetikoa murrizten delako eta horrekin, gizartearen intentsitate energetikoa ere jaisten delako. Beste alde batetik, erregai fosilek sortzen duten kutsadura emisioa gutxituko litzatekelako.

Horrela, arlo energetikoan garatu beharreko tokiko estrategia, energiaren aurrezpena, efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriakgailentzera bideratuko litzateke.Batik bat, ingurumenarekiko onuragarriak izango zitezkeelako eta horrela antolatu ezkero tokiko ekonomian sortuko luken eragin positiboa izugarria izango litzatekelako.

Errealitate honen aurrean, sektore energetikoa enplegu berriak sortzeko eta aktibitate enpresarial berriak sortzeko sektore bideragarria dela gogoangarri daiteke. Gainera beste hainbat sektoretan eraldaketa sortuz, hala nola, industria eta eraikuntza batik bat, energia berriztagarriak sortzera eta efizientzia energetikoarekin harremana eduki lezaketen aktibitateak sortzera bideratu litzateke.

HELBURUAK:

  • Eredu energetiko berri bat bultzatzea; energia berriztagarrien ezarpena
  • Gizartea energiaren erabilera arduratsuaz sentsibilizatzea
  • Aldaketa Klimatikoaren kontrako plangintzak bultzatu, Alkateen Itunaren promozioa
  • Etxebizitzen energia-baldintzak hobetzea
  • Hondakinen birziklapena eta berrerabilpena sustatzea

PROIEKTU ESANGURATSUAK:

Zer dira energia-komunitateak?

Albiste erlazionatuak

Bilatzailea