eu | es

PLAN ESTRATEGIKOAREN BERRIKUSPENA PARLAMENTARIEN AURREAN

PLAN ESTRATEGIKOAREN BERRIKUSPENA PARLAMENTARIEN AURREAN
2019ko martxoaren 13, asteazkena

Sakanako Garapen Agentzia aurrera eramaten ari den Sakanako Plan Estrategikoa berrikusteko prozesuaren barruan, asteazken honetan Nafarroako Parlamentuaren Garapen Batzordea osatzen duten parlamentarien lan bisita izan da. Arbizun kokaturiko UTZUGANE, Sakanako Garapen Gunean izandako lan saioan Carmen Segurak  (Union del Pueblo Navarro), Rafael Erasok (Geroa Bai), Adolfo Araizek (eh bildu Nafarroa) eta Guzmán Garmendiak (Partido Socialista de Navarra) parte hartu dute.

Bertan, Sakanako Plan Estrategikoaren orain arteko emaitzak eta etorkizuneko erronkak gertutik ezagutzeko aukera izan dute legebiltzarkideek. Agentziaren balorazioaz gain, Talleres Arania-ren testigantzaren bidez Sakanako enpresen esperientzia eta aurre begira dituzten erronka nagusiak ezagutzeko aukera ere izan dute.

Ondorengo mahainguruan, orain arteko lanaren balorazio positiboa egin da eta etorkizuneko erronken artean, digitalizazioarena nabarmendu da. Eraldaketa digitalari modu egokian heltzeko, Sakanako Garapen Agentzia eta bertako enpresak sustatzen ari

diren DINABIDE proiektuaren beharra eta egokitasuna aitortu dute partehartzaile guztiek.

Azkenik, Lizarragako kontzejuak sustaturiko eta Nafarroa mailan punta-puntako azpiegitura

energetikoa den Lizarragako mikrosarearen instalazioetara bisita egin da. Azpiegitura berritzailea ezagutzeaz gain, mikrosarearen gainean sakanako 4 enpresa txiki eta ertainen eta CENER ikerketa zentroaren artean garatzen ari diren e-HIERA proiektu estrategikoa ezagutzeko aukera ere izan dute.

 

Informazio gehiagorako:

Iker Manterola

imanterola@sakanagatzen.com

948 117344

Bilatzailea