eu | es

Sakana 2020+ "Plan Estrategikoa Eguneratzen"

Sakana 2020+
2019ko apirilaren 11, osteguna

Sakanako Behatoki Sozioekonomikoak 2018ko azaroan egindako bileran, Sakanako Plan Estrategikoaren errebisio prozesuari hasera eman zitzaion. Geroztik, prozesu honetan parte hartzeko aukera ezberdinak eskaini dira: web orriaren bidezko ekarpen bilketa, Sakanako 3 herrietan jardunaldi irekiak, Sakanako eragile politikoekin eta Nafarroako Parlamentuko taldeekin lan bilerak,....

Sakanako Behatoki Sozioekonomikoak apirilaren 10ean egindako bileran eman zaio amaiera prozesu honi. Bertan ibilbide honetan jasotako ekarpen eta hausnarketekin ondutako Sakana 2020+ Plan Estrategikoaren errebisio txostenaren aurkezpena egiteaz gain, bidean identifikatu diren erronkei erantzuteko eragileen lan ildoak zehaztu dira eta Sakanako Garapen Agentziak 2019rako lan ildoak aurkeztu ditu.

Bileran landutakoak eta prozesuaren azken txostena Nafarroako Gobernuari aurkeztuko zaizkio datozen asteetan, helburua Sakanako Plan Estrategikoaren gauzatzea errazteko lurralde politikak eta elkarlan esparruetan hobekuntzak gauzatzea izanik.

Bilatzailea