eu | es

SAKANAN ELKARLANA HOBETZEN

SAKANAN ELKARLANA HOBETZEN
2019ko martxoaren 21, osteguna

Sakanako Plan Estrategikoan jasotako ekimenak aurrera eramateko Sakanako Garapen Agentzia eta Cederna-Garalurren arteko elkarlana errealitate bat izan da 2014. urtetik hona. Urte hauetan egindako lanaren balorazio positiboa izan arren, elkarlanaren eraginkortasuna handitzeko aukerak ere ikusi dira.

Horrez gain, Sakanako Plan Estrategikoaren errebisio prozesuan zehar eskualdeko eragileen arteko elkarlana hobetzeko beharra nabarmendu da eta horrela jasota ageri da errebisio dokumentuaren gomendioen atalean. Hori horrela, aurrerapausu bat eman eta elkarlanean sakontzea helburu duen akordioa ondu dugu bi erakundeok.

Elkarlan akordioan erakunde bakoitzak Sakanako eskualdean eskaintzen dituen zerbitzu espezializatuak zehazteaz gain, proiektu ezberdinak elkarlanean garatzeko protokoloa zehaztu da. Akordioren bidez bi helburu nagusi bilatzen dira, batetik elkarlan arinagoa eta eraginkorragoa izatea  eta bestetik Sakanako beharren araberako proiektu berriak gauzatzea.

 

Bilatzailea