eu | es

Aterpeen alokairua

Sakanako Garapen Agentziak karpen alokairu zerbitzua dauka Sakanako Udalentzako eskuragarri. Zerbitzu honen helburu nagusia  bertako ekoizleen azokak eta antzeko ekitaldiak azpiegitura propio batez hornitzea da, hauei irudi eta nortasun amankomun bat emanez. Beraz, karpak erabiltzean lehentasuna eukiko duten helburuak hauek dira :

  • Lehenengo sektoreari bultzada eman.
  • Bertako produktuak bereizi.
  • Azoka salmenta gune bilakatu.
  • Sakanako azoken irudi bateratu bat izan.
  • Aurreko helburu eta baloreei lotutako Sakana marka Sakanaz kanpo zabaldu.

Hemen kontsultatu daitezke karpen Erabilera Araudia eta baita Eskaera Orria ere.