eu | es

Eskoletako Jantokiak

Helburua:
Eskoletako jantokietan gertuko elikagai osasuntsuak erabiltzea, eskoletako sukaldeak berreskuratuz eta bertan sukaldatuz. Elikagai osasuntsuez ari garenean, bai nutrizionalki eta bai ingurumenari dagokionez esan nahi dugu, hau da, modu sostengarrian ekoiztutakoak, garaikoak, gertukoak eta lurraldearen nortasuna eta nekazal lanbideak balorean jartzen dituztenak.

Honekin batera, beste helburu nagusi bat elikadura ohiturak eta hauek ingurugiroan eta lurraldean duten garrantzia hezkuntzaren parte izatea da.

Deskribapena:
Sakanako eskoletako Guraso Elkarteekin zein hezkuntza komunitateko beste eragileekin elkarlanean, ekimen desberdinak bultzatzen laguntzen dugu, bai eskoletako jangelak eraldatzeko lanketak eginez, bai eta Nafarroako JanGela mahaian parte hartuz.

Egoera:
Egiten

Emaitzak:
Gai honi buruzko sentsibilizazio jardunaldiak egin izan dira urte hauetan zehar. Eskoletan artzaintzari buruzko tailerrak egin dira umeekin. Gainera, interesa izan duten Guraso Elkarteekin lanketan hasi gara eskolako jantokian eta otorduetan irizpide agroekologikoak txertatzen hasteko.

Eskoletako Jantokiak

Bilatzailea